Ayuntamiento de Zizur Mayor

Kaixo Alkate jauna, Iragan den larunbatean, Ardoiko poligonoan egin zen festari buruz galdetu nahiko nizuke. Hasieran, mezu honen helburuak hauxe izan behar zuen: ikusita aurrekoan ere horrelako festa egin zela poligonoan eta kexa ugari egon zirela zarata zela eta, bertze leku batera mugitzea eskatu behar nuen (adibidez poligono berean baina urrutiago, edo A-12 errepidetik hurbilago, edo bozgorailuen orientazioa aldatu,…). Horrela festa egin zitekeen baina auzokooi eragozpenik sortu gabe. Baina ikusita azkenean zer gertatu zen, nire hasierako helburu hori aldatzea erabaki nuen, eta orain mota horrelako festarik gure auzoan ez egitea eskatzen dut. Ez dakit nortzuk diren festa hauen antolatzaileak, baina badakidana zera da: Ez dutela ordutegia betetzen (ia ordu betez luzatu zuten festa azkenekoan) eta gainera ez dutela udaltzainen abisuei kasurik egiten musika eteteko. Ziurrenik nahiago dutelako isuna ordaindu eta alkohola eta bertze sustantzia motak saltzen jarraitu. Eta gauza gehiago gehitzeagatik: zakarra ez zen bakarrik poligonoan metatu, Emakumearen plaza ondoan, festara joan ziren askok hor utzi zuten kotxea eta zaborraz gain, botila askotxo zeuden lurrean leherturik, kristalak espaloian sakabanaturik…Eta nola ez, goizeko 4.30etan festa ondoren kotxea hartzea ez dela oso komenigarria errango nuke. Gainera, mota jakin honetako festak (‘rave’ antzekoa), ez dute herrirako ezer onik erakartzen, ez baitute girorik herrian sortzen. Eta aisiarako ez dela aukerarik osasungarriena ere badakigu. Honekin ez dut erran nahi festara joan ziren guztiek hemen azaldu dudan guztia egin zutenik, baina batzuek, edo askok, bai. Hurrengorik baldin badago, hurbil zaitezte udaletxetik eta zarataz gain, erakartzen den jendea eta sortzen den giroa ikusi ahalko duzue. Nik, gure herrirako eta gazteentzako bertze aisialdia aukera hobeak nahiko nituzke. P.I.L. (22/06/2016)

Respuestas Alcalde

Egun on auzokide agurgarria.
Lehenik, barkatuko diguzu, arazoak izan ditugu plataforma honekin eta mezu batzuk ez dira ongi iritsi (zurea abididez).
Festa hori onartu zen udaletxetik baina egia da, ez zen ongi atera. Antolakuntzak ez zituen arauak bete eta salatu egin dugu, zakar utsa utzi zuten poligonoa eta Ardoi auzoko parke eta kaleak, batez ere, Emakumearen plazako ingurua.
Kontuan hartuko dugu, beste festak onartzerakoan eta barkamenak eskatzen dizkizuegu.
Agur bero bat,
Jon Gondán Cabrera, Alkatea
9/08/2016

Volver arriba