Turismoa
Beste gauza erakargarri batzuk
Zizur Nagusiko etxeek XIX. mendearen bukaerara arte gorde zuten izen euskalduna. Halaber, etxeak, bizi ziren lekuak ematen zien izena bertan bizi zirenei historian zehar, arbasoen usadioari eutsiz. Etxea seme-alabengana pasatzen zen ondare zatiezina zen.
Etxeak kokatuta zegoen lekuaren toponimoaren, etxearen jabearen edo ogibidearen izena hartzen zuen. Horrek garbi erakusten du zenbateraino zen etxea aterpea baino gehiago: bertan bizi zirenei nortasuna ematen zien, etxeari ematen zitzaion izena, bertan bizi zirenek hartzen zuten berbera baitzen, besteak beste: Paternainena, Salbadorena, Dendariena, Espartzarena, Ospitalekoa…
Donejakue Bidea
Done Jakue Bideak, Nafarroan zehar egiten duen ibilbidean, Hego-ekialdetik zeharkatzen du Zizur Nagusia.
Bidea Hego-ekialdetik sartzen da Zizurren, El Juncal eta Sariotik, Zizur Txikiarekiko mugan. Gaur egun, erromes gehienek, jatorrizko bideari jarraitu ordez, N-111 errepidea (Iruña-Lizarra) hartzen dute, nonbait erosoagoa delako, edo jatorrizko ibilbidea ezagutzen ez dutelako.
Bideak, Zizur Nagusia zeharkatuta, aitzinat egiten du Asterainera; han, joan den mendearen bukaerara arte, erromesentzako ospitalea zegoen.