Ayuntamiento de Zizur Mayor

Klima

Zizur Nagusiko klima Iruñerrikoaren antzekoa; alegia, atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizio klima. Heze-epeleko klima mediterraneotzat jo liteke, klima atlantikoaren eragin klimatikoak (iparretik eta ipar-mendebaletik datozenak), eta klima mediterraneoarenak baititu (hegoaldetik datozenak). Hau da, negu hotzak eta uda parte beroak.

Urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C eta 15 °C bitartekoa da. Bost hiletan 10 °C-tik beherako tenperatura izaten da. Udan, berriz, batez besteko tenperatura 22 °C-tik gorakoa izaten da.

Hilerik beroenaren batez besteko tenperaturarik altuena 28,6 °C da, eta hilerik hotzenaren batez besteko tenperaturarik hotzena 1,1 °C. Urteko maximo absolutuen batez bestekoa 39,1 °C da, eta minimo absolutuen batez bestekoa 6,7 °C. Plubiositatea ugaria da udaberrian, nahiz eta udalerriaren kokapenak (inguruko mendiek babestuta) atlantikoko eta iparreko aire masak errazago lehortzea eragiten duen.

Udazkenaren eta neguaren bukaera aldera euri ugari egiten du. Urtean 110 egunetik 120ra bitartean egiten du euria. Halaber, urtean 90 egunetan, gutxi gorabehera, izotza egiten du, eta 10 egunetan elurra.

 

 

Volver arriba