Udalaren Proiektuak
1. TOKIKO AGENDA 21
Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolakuntza eta Etxebizitza Departamentuaren bitartez, eta Zizur Nagusiko Udalak Tokiko Agenda 21 lantzeko prozesua abian paratu dute udalerrian.
Tokiko Agenda 21 udalerrian erabakiak hartzeko tresna da, udalerriaren bideragarritasun ekonomikoa, gizarte integrazioa eta ingurumenarekiko errespetua kontuan hartuko duten erabakiak hartzeko. Prozesuaren bukaeran Tokiko ekintza Plana onartu nahi da, udalerrirako Garapen Iraunkorreko estrategia oinarri hartuta. Tokiko Agenda 21 prozesuaren zutabe nagusietako bat herritarren parte-hartzea da. Udalerriak dituen arazo nagusiei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeak, edo jarduera esparru bakoitzean garapen iraunkorra oztopatzen duten baldintzei buruzko zuzeneko informazioa edukitzeak prozesuaren arrakasta bermatzen lagunduko du, inolako zalantzarik gabe. Herritarren parte-hartzea inkesten, elkarrizketen eta eztabaiden bitartez bideratzen da; horietan, berebiziko garrantzia hartzen dute Zizur Nagusiko herritarren presentziak, iritziek eta lanak.
Tokiko Agenda 21 duten udalerriak. Zizur Nagusia
2. AUKERA BERDINTASUNEKO PLANA
Jarduerak:
- Oinarria: erreferentzi marko legala
- Zizur Nagusiko emakumeen egoeraren analisia.
- Planaren oinarri estrategikoak: ekintza positiboak, genero zeharkakotasuna, eta gizartearen parte-hartzea.
- Jarduera eremua: helburuak, ekintzak, eta parte hartuko duten erakundeak.
- Kontzeptuen definizioa.
- Kronograma / Egutegia.
- Planaren ebaluaketa.
Berdintasun Plana (Tamaina 194Kb)
Helbidea: Erreniega parkea p.k.31180 Zizur Mayor (NAVARRA)
Telefonoa: 948 18 18 96 / 948 18 19 00
Faxa: 948 18 06 97
Posta elektronikoa: zizurmayor@zizurmayor.es