Agurra
Web orri honek eskaintzen didan aukera aprobetxatu nahi dut, Zizur Nagusiko alkate naizen aldetik, zu agurtzeko.
Web honen helburua eguneroko udal informazioa transmititzea da, Zizurko herritarrek ezagut dezaten.
Gaurko egunean, gardentasuna gakoa da administrazioaren jardunean eta, horregatik, pertsona guztiei helarazi nahi diegu gure eginkizun politikoa, bai eta ahalik eta informazio handiena ere, gardentasunik zorrotzena abiapuntu.
Gainera, web honen bitartez, zure iradokizunak, ideiak eta kezkak ezagutu nahi ditugu eta, orobat, zure kexak, sortzen diren arazo guztiei soluziobidea eman ahal izateko. Guretako herritarren parte-hartzea da funtsezko beste zutabeetako bat eta zizurtarrek Udalean egiten dugun lanaz iritzia eman dezazuen nahi dugu.
Udalaren leiho birtual honek udal administrazio eta herritarren arteko beste lotune bat izan dadin.
Zuen esanetara nago web honetan eta komunikazio bideetan (email, facebook eta twitter).
Har ezazue agur bero bat.
Jon Gondán Cabrera
Zizur Nagusiko alkatea
Helbide elektronikoa: ayuntamiento@zizurmayor.es
Facebook: facebook.com/Gondan2015
Twitter: @jongondan