Ikerketak eta Txostenak
TOKI-GARAPENAREN ETA ENPLEGUAREN PLAN ESTRATEGIKOA
Toki-garapenaren eta Enpleguaren Plan Estrategikoa 2017 eta 2018 urteetan gauzatu zen, Zizur Nagusiko udalerrian toki-garapena eta enpleguaren egoera hobetzeko ideiak eta jarduketak sistematikoki antolatzeko helburuarekin, hobekuntza horretarako borondateak batuz eta epe jakin batean lortu beharreko jomuga batzuk adostuta markatuz.
Plana jarduera ekonomikoa sortzeko laguntza estrategiko eta operatibo gisa konfiguratu da. Horrek aukera emango du barneko indarrak eta lehen aipatutako kanpoko aukerak baliatzeko, baita ahuleziak minimizatzeko eta egungo eta etorkizuneko mehatxuak indargabetzeko ere.
Toki garapenaren eta enpleguaren plan estrategikoa
ZIZUR NAGUSIKO MERKATARITZARI, OSTALARITZARI ETA ZERBITZUEI BURUZKO AZTERLANA
Zizurreko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Graduko ikasle Marina Nuñezekin lankidetzan, ikerketa bat egin du Zizur Nagusiko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen egoerari buruzko azterlan bat egiteko, 103 negozioren parte-hartzearekin.
Azterlana hiru zatitan banatu da, eraginkorragoa izan dadin eta modu erraz eta ordenatuan aztertu ahal izateko.
Lehenengo zatian, Zizur Nagusiaren azterketa historiko eta sozioekonomikoa egiten da, udalerriko merkataritzaren, hotelen eta zerbitzuen egungo egoera testuinguruan kokatzeko.
Bigarren zatian, udalerria osatzen duten 103 negozioren artean egindako inkestatik lortutako emaitzak aztertzen dira. Horrela, negozio horien ezaugarriak ezagutu eta gaur egun duten egoeraren argazki bat izango dugu.
Hirugarrenik eta azkenik, aztertutako datuen ondorioak jasotzen dira, lan-ildoak taxutu ahal izateko eta, horrela, hurrengo urteetan ekintzak elkarrekin landu ahal izateko.
“Zizur Nagusiko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen egoerari buruzko azterlana”