Ayuntamiento de Zizur Mayor

Familia-atsedena

FAMILIA-ATSEDENERAKO UDAL ZERBITZUA

Helbidea: Erreniega Parkea, 29 atzealdea
Telefonoa: 629 66 11 58
Webgunea: www.zizurmayor.es

Argibidea:

  • Adingabeen arretarako eta zaintzarako udal-zerbitzua, familiako, laneko eta norberaren erantzukizunak bateratzeko neurri gisa.
  • Zizur Nagusian edo Zizurko Zendean erroldatuak dauden, 1 (ibiltariak) eta 6 urte bitarteko umeei zuzendua.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 3 eta 6 urte bitarteko adingabeen eskaerak baloratuko ditu.
  • Zenbatekoa: 2,10 euro orduko.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 12:00etara.

Plazaren eskaera:

  • Plazak eskatzeko telefonoa: 948.012.012
  • Plazaren eskaera, nahi den astearen aurreko astean egingo da, urrats hauek jarraituz:
    • Astelehenetik asteazkenera bitarte plaza eskatu dezakezu 948.012.012ra deituta, 8:00etatik 19:00etara.
    • Ostegunetan izen ematea Tartalo Ludotekan, eskudirutan ordainketa eginez, 9:00etatik 10:00etara eta 12:00etatik 13:00etara.
    • Lekurik libre badago, ostiralean deitu edo joan zaitez zuzenean Ludotekara, 9:30etik 10:00etara eta 12:00etatik 13:00etara.

ZERBITZUA ERABILTZEKO COVID-19 ARAUAK

  • Gunera iritsi arte, familien arteko segurtasun-tartea mantendu behar da.
  • Puntualtasuna eta azkartasuna sarrera-irteeretan.
  • Pertsona bakarrak lagundu dezake adingabea aretoko ateraino.
  • Adingabeen pertsona arduradunak telefonoan erraz aurkitzeko moduan egon beharko dira, adingabea ordua baino lehen jaso beharko balitz.
  • Ezin izango da Zerbitzura sartu erreserbatutako ordua baino lehen.
  • Haurra gaixorik badago, ezingo du zerbitzua erabili eta ez etortzearen abisua ahalik eta azkarren eman beharko du.
  • Aurten, haurren aulkitxoak ezingo dira bertan utzi.
  • Adingabeek txupetea erabiltzen badute, txupetea gordetzeko edukiontzia eraman beharko dute.
  • Adingabe bakoitzaren hamaiketakoa eta edaria ongi identifikatuak egon beharko dira. Janaria ezingo da partekatu.

GOMENDIOAK

  • Zerbitzuaren ezaugarriak direla eta, ezin da umeen egokitzapen aldia egin, beraz, gomendatzen dugu, haurren lehenengo aldia edo egunak badira, lehenbiziko egun horietan ordu bat besterik ez egotea zerbitzuan eta geroxeago denbora luzatzen joatea.
  • Haurren zaintzarako beharrezkoak diren gauzak motxila batean ekarri (aldatzeko arropa, ur botila, gosaria eta toallatxoak eta haur oihalak beharrezkoak baditu).
  • Arropan, ur botilan eta ekartzen dituzten gauzetan izena jarri, nahasteak eta galerak egon ez daitezen.

Informazio, iradokizun eta ohar gehiagorako 629.66.11.58. telefonoan galdetu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Folleto-respiro-Web-23 (1)

Volver arriba