ZIZUR NAGUSIKO UDAL PLAN OROKORRA
Parte hartze plana jendaurrean aurkeztu ondoren, hura garatzeko iradokizunak eta proposamenak eskatzen dira.
2022ko abenduan jasoko dira zizurparticipa@gmail.com helbidean edo https://forms.gle/9bcMVKk2xkK3y3Mk6 estekan.
Udal Plan Orokorra Udal batek sustatutako hirigintza-dokumentua da, arkitekto, abokatu, ingurumen-teknikari eta abarren laguntza teknikoarekin. Lurraldean egiten diren udal-mugarteko jarduerak planifikatzean datza: etorkizuneko hazkundeak, eraikuntza berriak, dauden eraikinen gaineko jarduketak, landa-lurzoruko, natur inguruneko eta ingurumeneko ekintzak arautzea, etab.
Zizur Nagusiko Udalak hiri garapenaren eredua eguneratzea erabaki du, planeamendu orokor berri bat abiarazita, egungo plana ordezkatu eta egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko. Auzokideek horrelako garrantzia duen lan bat ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera izan behar dute. Horregatik, aldez aurreko INFORMAZIO ETA PARTE-HARTZE prozesua plenteatzen da.
Kontsultatu