Zizur Nagusiko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Paquita Ansa Haur Eskola

UDAL HAUR ESKOLA ZERBITZUA

Helbidea: Talluntze kalea, 2
Telefonoa: 948 18 32 43

Webgunea: www.zizurmayor.es

Posta elektronikoa: eizizur@pauma.es

Informazioa: 

Zizur Nagusiko Udalak 0-3 urteko haurren hezkuntza-eskaerari erantzuteko ikastetxe bat du.

Bi hizkuntza eredu eskaintzen ditugu: D eredua (euskara) eta G eredua (gaztelania). Azken aldiko ikerketen arabera, hizkuntza murgilketa metodoak dira hizkuntza bat ikasteko sistemarik eraginkorrenak, haurra, ikasi nahi duen hizkuntzaren ingurune naturalarekin harreman zuzenean eta intentsiboan baitago.

Paquita Ansa haur eskolaren antolaketa:

  • 0 eta 3 urte arteko haurrak.
  • Jardunaldi osoko ikastetxea.
  • Taldeak: gelak, adinaren eta hizkuntzaren (euskara eta gaztelania) arabera banatuko dira.
  • Ordutegia eta egutegia: ikastetxearen ordutegia 7:30etik 16:00etara bitartekoa da eta haurrak gehienez 7 orduz egon ahalko dira. Ikasturteak 10,6 hilabeteko iraupena dauka, irailetik uztailera.

Gaur egun, ikastetxea, udal-titulartasuneko haur-hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeak finantzatzeko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Zizur Nagusiko Udalaren arteko hitzarmenaren barruan dago. Hitzarmen hori urtero berritzen da.

 

 

 

ONARTZE PROZEDURA 2022-2023 IKASTURTEA