Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko maiatzak 26

Zubiarte Euskaltegi Publikoa: matrikula maiatzaren 25etik ekainaren 21era

Foto noticia

Zubiarte Euskaltegi Publikoak matrikula epea zabalduko du maiatzaren 25etik ekainaren 21era, eta bigarren epe bat izango da abuztuaren 28tik irailaren 10era.

Zizur Nagusian, Kultur Etxean, bi maila eskainiko dira: B1, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eta B2, egun beretan 15:00etatik 17:00etara.

Zizur Txikian, San Fermin Ikastolan, A2 maila izango da astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:30era, eta A1 maila, 17:30etik 19:00etara. Ikasturte osoaren prezioa 90 eurokoa izango da.

Volver arriba