Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko maiatzak 30

Zizurren Euskaraz

Foto noticia
Ekainarekin batera hemen da berriz ere “Zizurren Euskaraz” zikloa: Euskarak karrikak, plazak eta baita Zizurko urmaela ere blaituko ditu.
Hala, ekainaren 14an, “Plaza abordaia!” haur berbena, kale animazioa eta jolasak; 16an “Gurerara” musika urbanoa eta inprobisazioa Oskar Estangarekin; eta 20an “Potx eta Lotx aireportuan” antzerki, musika eta pailazoak izanen ditugu.
Euskarak jarraipena izanen du ekainaren 22an, “San Joan su txikia”-rekin, ipuin-kontaketa musikatua Zizurko baltsan, San Joan su tradizionalen bezperako egunean.
Informazio gehiago: Hemen 
Volver arriba