2022ko ekainak 10
ZIZURREN EUSKARAZ 2022
“Zizurren Euskaraz” kultur zikloa Zizur Nagusiko kaleetara itzuliko da datorren astean. Kalitatezko euskarazko emanaldiak eskaintzea da asmoa eta euskara eremu soziokulturalean proiektatzea. Hiru saio antolatuko dira, mota guztietako ikusleentzat.
Asteartea, ekainak 14, “Jule” (haurrentzako antzerkia), Hortzmuga konpainiaren eskutik.
Osteguna, ekainak 16, “Yijaaa!!!” (Steampunk estiloko haurrentzako antzerkia), Goitibera konpainiarena.
Igandea, ekainak 19, “FreshCool” (diziplina anitzeko dantza ikuskizuna), Tio Teronen Semeak konpainiak eskainia.
Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira, Erreniega Parkean, Kultur Etxearen aurrean. Euria egiten badu, Erreniegako pista estalian egingo dira.