2025eko ekainak 26
“Zizurren Bizi – Vive en Zizur” 2025 gazteen alokairurako laguntzen deialdia abuztuaren 11ra arte

Zizur Nagusiko Udalak 18-35 urte bitarteko pertsonentzako gazte alokairua sustatzeko diru-laguntzen deialdia abian jarri du. Helburua alokairuaren bidez etxebizitzaren sarbidea erraztea da, eta horrela Zizur Nagusia hazi eta garatzeko laguntza ematea.
Eskaera egiteko baldintzak
Zizur Nagusian alokairuko etxebizitzaren kontratuaren titularra izatea.
Etxebizitza jabetzan ez izatea.
Zerga eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean izatea.
Laguntza gehienez hilean 100€-koa izango da, gehienez 12 hilabeteko iraupena.
Adi egon oinarrien aldaketei. Eskabideak Udalaren Egoitza Elektronikoan edo Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Diru laguntza eskatzeko epea abuztuaren 11ra arte egongo da irekia.
