2026ko maiatzak 20
Zizurreko Musika Eskolak ikasle berriek aldez aurretik izena emateko epea ireki du maiatzaren 27tik 29ra

Zizur Nagusiko Musika Eskolak maiatzaren 27, 28 eta 29an irekiko du 2026-2027 ikasturteko ikasle berriek aldez aurretik izena emateko epea. Aurrez aurreko izen-ematea Musika Eskolan bertan egin beharko da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Aldez aurretik izena emateko epearen ondoren, plazen zozketa ekainaren 4ko 11:00etan egingo da, eta onartutakoen zerrendak ekainaren 5eko 18:00etan jarriko dira ikusgai. Onartutako ikasleek ekainaren 8, 9 eta 10ean formalizatu beharko dute matrikula.
Jadaa Musika Eskolako ikasleak direnen kasuan, matrikulazio epea maiatzaren 18tik 22ra izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Musika Eskolarekin 948 18 95 41 telefonoan.