Kirol Sarietarako kirolariak aurkezteko epea luzatu da

Zizur Nagusiko Udalak irekita du udalerriko lehen Kirolaren Galan sarituak hautatzeko hautagaien aurkezteko epea. Gala honen helburua azken denboraldian nabarmendu diren kirolarien, talde, entitate eta laguntzaileen lana aitortzea eta balioan jartzea da.
Hautagaiak proposatzeko epea martxoaren 31tik maiatzaren 2ra egongo da zabalik.
Parte hartzeko aukera izango dute:
Zizur Nagusian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek
Udalarekin hitzartutako kirol-klubek
Zizur Nagusian egoitza fiskala duten entitate juridikoek
Parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko hautagai bakarra proposatu ahal izango du.
Sari kategoriak:
- Urteko kirolari onena (emakumezko / gizonezko)
- Etorkizun handiko gaztea (emakumezko / gizonezko)
- Entrenatzaile onena (emakumezko / gizonezko)
- Urteko talde onena (emakumezko / gizonezko)
- Udalarekin lotura duten klub, ekitaldi edo kirolarien babesle onena
- Kirolaren Balioen Saria, edozein arrazoi dela-eta Zizurreko gainerako herritarrentzat eredugarriak diren pertsonarentzat, taldearentzat edo erakundearentzat.
- Herritarraren Kirol Saria, inongo klub edo federaziotan parte hartu gabe kiroljarduera garrantzitsuren bat egiten duen pertsonari.
Proposamenak aurkezteko bi modu daude:
Udalaren webguneko inprimakiaren bidez:
Proposamenen inprimakia (web)Paperezko inprimakia erabiliz, Herritarren Arreta Bulegoan edo kirol-instalazioetako atezaintzetan entregatuta: INPRIMAKIA (PDF)
- E-posta bidez, deportes.kirolak@zizurnagusia.eus bidaliz inprimakia.
Deialdiaren oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke:
Kirol Sarien Oinarriak 2025 (PDF)
Informazio osagarria eta proposamenak egiteko aukera: kartel ofizialean dagoen QR kodearen bidez.