Zizurlanen adimen artifizialari eta banka digitalari buruzko doako bi ikastaro izango dira ekainaren 15etik 19ra

ZIZURLAN coworking guneak, Zizur Nagusian, KLIKQ programaren doako bi ikastaro berri eskainiko ditu 2026ko ekainaren 15etik 19ra, herritarren gaitasun digitalak hobetzeko bultzatutako ekimena.
Alde batetik, “Aplikatu IA zure egunerokoan” ikastaroa izango da da 9:30etik 13:30era. Parte-hartzaileak adimen artifizialaren erabilera praktikora hurbildu ahal izango dira, eta eguneroko zereginak, lanekoak eta ikaskuntzakoak errazten dituzten tresnak aurkitu ahal izango dituzte.
Bestalde, 16:00etatik 18:00etara, “Banka digitala eta online erosketak” ikastaroa egingo da, banku-zerbitzu digitalen erabilera eta Internet bidezko erosketak modu seguru eta errazean hobetzeko.
Bi prestakuntza horiek ZIZURLAN Coworkingean (Nafarroako Foruen Plaza, 6) egingo dira, eta trebetasun digitalak eskuratu edo indartzeko interesa duen edonori zuzenduta daude.
Izena emateko deitu 948 012 012 telefonora edo sartu kliko.navarra.es webgunera.
Ikastaro hauek KLIKQ programaren parte dira. Programa honek doako eta hainbat mailatara egokitutako prestakuntza eskaintzen du, teknologia berrietarako sarbidea errazteko eta herritarren autonomia digitala sustatzeko.

