Zizurko Padel Txapelketak 2025

Zizur Nagusiko Udaleko Kirol Sailak eta Cristina Torrens-ek 2025eko padel txapelketak antolatu dituzte, eta izena emateko epea martxoaren 3tik aurrera egongo da zabalik.
Parte-hartzaile bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu, eskudirutan, instalazioko atezaindegian. Plazak mugatuak dira eta inskripzio ordenaren arabera beteko dira. Txapelketa bakoitzak bi kategoria izango ditu eta kontsolazio-koadroarekin jokatuko da.
Hona hemen modalitateak eta datak:
Emakumezkoen Padel Txapelketa
Data: martxoaren 27tik 30era
Izena emateko azken eguna: martxoaren 17aPadel Txapelketa Mistoa
Data: maiatzaren 8tik 11ra
Izena emateko azken eguna: apirilaren 28aGizonezkoen Padel Txapelketa
Data: maiatzaren 15etik 18ra
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 5a
Informazio gehiago nahi izanez gero edo bikoterik ez baduzu, jarri harremanetan Cristina Torrensekin: 628 705 052.