2022ko ekainak 13
ZIZUR NAGUSIKO ZAINDARIAREN FESTETAKO KALEZ KALEKO SALMENTA 2022 URTEA

Zaindariaren festetan kalez kaleko salmenta jartzeko egin beharreko eskaerak Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira.
- 2022ko Zaindariaren festak: irailaren 14tik 18ra
- 2022ko tasa: 0,63 € m2/eguneko
- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 15etik abuztuaren 10era
Aurkeztu beharrekoa dokumentazioa:
- Instantzia orokorra. (Helbide elektronikoa jarri beharko da).
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT).
- Gizarte Segurantzan altan dagoela dioen egiaztagiria.
- Ekaina edo ondorengo kuota ordainduta dagoela dioen egiaztagiria.
- Ekonomia Jardueren Gaineko Zergetan altan dagoela dioen egiaztagiria.
- Kuota ordainduta dagoela dioen egiaztagiria, ala badagokio.
- Indarrean dagoen Erantzukizun Zibilaren asegurua eta ordainketaren egiaztagiria.
- Elikagaien manipulazioaren formakuntza egiaztatzeko ziurtagiria, jarduerarako beharrezkoa baldin bada.
- Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutuko txostena CE 852/2004 zenbakiko araudia betetzen duena, elikagaien higienearen ingurukoa, jarduera ibilgailu batean egiten denean.