2022ko urriak 10
Zizur Nagusiko udaltzaingoak bizikleta patruila prebentiboa berreskuratu du
Joan den astetik, Udaltzaingoak, bizikleta patruila prebentiboa berreskuratu du. Neurri honen helburuak herritarrengandik hurbilago egotea, oinezkoentzako eremuetarako sarbide hobea izatea eta ingurumen-inpaktu txikiagoa izatea dira.
Berehalako arreta behar duten larrialdietan, patruila hori beti egongo da polizia-ibilgailu batez lagunduta. Ibilgailu horrek, besteak beste, bihotz- eta arnas gelditzea duten gaixoekin askotan erabiltzen den desfibriladorea dauka.