Zizur Nagusiko Udaletxean aldaketak eta Kultura eta Euskara Saila aldi baterako Kultur Etxera eramatea

Zizur Nagusiko Udalak zenbait obra eta aldaketa egingo ditu datozen hilabeteetan Udaletxean, herritarrei eskaintzen dien arreta hobetzearen xedearekin.
Lan horiek, herritarrentzako arreta-zerbitzuan eragina izango dute denboraldi batez, beti ere arreta bermatuta egongo delarik. Balizko afekzioen bilakaera kanal honen bidez jakinaraziko da.
2021eko martxoaren 30 eta 31 bitartean hasiko dira lanak Udaletxean. Herritarren Informazioa, Erregistroa, Hirigintza eta Berdintasuna arloetako arreta-mahaiak udaletxean bertan kokatuko dira, kokaleku berri batean. Kirol Zerbitzuko arretak ez du aldaketarik izango.
Kultura eta Euskara Arloa Zizur Nagusiko Kultur Etxera (Erreniega Parkea, 25) joango da, eta ohiko zerbitzua eskainiko du, goizeko 8:30etik 14:30era, Malpaso aretoan, martxoaren 31tik aurrera.
Era berean, Kultur Etxean egiten diren hainbat jarduera eta zerbitzuen gaineko eragina izango du ere honek:
- Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara Malpaso gelan egiten den Ingelesa jakin gabe ingelesez hitz egin ikastaroa, Mirador gelan egingo da ikasturtea amaitu arte.
- Mirador gela ezin izango da ikasteko gela gisa erabili astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara.
- Kultur Etxeko gelaren bat erabiltzeko aldizkako eskaera egiten denean, kontuan hartu beharko da Malpaso gela eta Bilera gela ezin izango direla laga egoera hau luzatzen den bitartean, eta Kultur Etxeko gainerako gelek ere erabilera handiagoa izango dutela.
Eskerrik asko ulertzeagatik, sentitzen dugu aldaketa horiek eragozpenak sortzea herritarrek Udalarekin duten harremanean. Gogoratu Udalarekin harremanetan jar zaitezketela ohiko kanalen bitartez.