Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko ekainak 12

Zizur Nagusiko Udalerriaren Balorazio Ponentziaren Berrikuspena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko maiatzaren 30eko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, Zizur Nagusiko Udalerriaren Balorazio Ponentziaren Berrikuspena onartu zuen, udalerri horretako ondasun higiezinen katastroko balioak eguneratzen dituena.
Agiri hori jendaurrean dago 2024ko uztailaren 5era arte, egun hori barne, eta epe horretan egoki iritzitako alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izango dituzte (DOKUMENTUA HEMEN ESKURAGARRI).
Laster, katastroko balio berriak biltzen dituen informazio-gutuna jasoko dute.
ㅤㅤ
Era berean, Zizur Nagusiko Udalaren bulegoetan kontsultak egin ahalko dituzue, ekainaren 17an 16:00etatik 18:00etara eta ekainaren 18an 9:00etatik 14:00etara. Horretarako, hitzordua eskatu beharko duzue Zizur Nagusiko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan (948 181900 telefonoa).
Volver arriba