Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko irailak 11

Zizur Nagusiko Udalaren adierazpen instituzionala, Alkatearen eta Herritarren Segurtasunerako zinegotziaren aurka agertutako pintaden aurrean

Foto noticia
Irailaren 11ko goizaldean, Zizur Nagusiko jaiak hasteko ordu gutxi falta zirela, hainbat pintada agertu dira herriko hormetan, honako mezu hauekin: “Gondán txakurra”, “Serrano hijoputa”, “Gondán kanpora” y “Gondán traidor”, bertan aipatzen diren pertsonei ez ezik, herritar guztiei ere erasotzen dituzte, biak Zizur Nagusiko herriak demokratikoki aukeratutako ordezkariak baitira.
Jaiak ekitaldi ofizial, herrikoi eta espontaneoen arteko gozamen-gune bat dira, betiere guztien arteko errespetutik eta bizikidetzatik abiatuta egiten direnean.
Horregatik guztiagatik, Zizur Nagusiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau ERABAKI DU:
1. Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek eta Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Andoni Serranok jasotako pintadak eta irainak arbuiatu eta gaitzestea.
2. Zizur Nagusiko Udalaren elkartasuna eta babesa adieraztea bientzat.
3. Horrelako ekintzak aurrera egiteko eta bizikidetzan bizitzeko bidea ez direla azpimarratzea.
4. Jabetza publiko nahiz pribatuko fatxadetan izandako kalteak sentitzea, jarduera horien ondorioz sortutako galerekin.
Udaleko talde politikoak
Volver arriba