Zizur Nagusiko Udalak Zizurren erostera animatu ditu herritarrak, “Yo en Zizur – Nik Zizurren” lelopean

Zizur Nagusiko Udaleko Toki Garapeneko alorrak kanpaina berri bat abiatu du astearte honetan, bertako bizilagunak Zizurren erostera animatuz. Udalak, gainera, eskerrak eman ditu etxean gelditzeagatik eta konfinamenduan guztion jarrera oso positibotzat jo du. Hauda komunikazio instituzionaleko agentziak egindako kanpainak sare sozialetarako iragarki bat eta herriko denda guztietan banatuko den kartel batez osatuta dago.
Zizur Nagusiko Udalak 200.000 euro bideratu ditu ezohiko diru-laguntzetarako, itxi behar izan dituzten edo fakturazioa gutxienez %30 jaitsi zaien saltokientzat. Funtsezkoak ez izateagatik alarma-egoeragatik itxita egon ziren negozioek 900 euroko laguntza jasoko dute. Bestalde, irekita egon diren baina fakturazioa gutxienez %30 jaitsi zaien negozioek 500 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Javier Alvarez (As) Toki Garapeneko zinegotziak “Herri bizi bat nahi dugu, eta, horretarako, hurbileko negozioak behar ditugu, beren ondasunak eta zerbitzuak eskainiko dizkigutenak”.
Zizur Nagusiko alkate Jon Gondanek (Geroa Bai) eskerrak eman dizkie herritarrei egindako ahaleginagatik eta saltokiei “Udala ere laguntzeko dago, ikusi da lehenak izan garela erantzuten”.