Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko apirilak 22

Zizur Nagusiko Udalak udako eta 2025-2026 ikasturteko kirol jardueretarako izen-ematea ireki du

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak kirol jardueren programa berria aurkeztu du, 2025-2026 ikasturterako eskaintza osoa eta udako trinkoekin.

2025-2026 ikasturteko jarduerak

Eskaintzan haur, heldu eta populazio sentikorrentzako jarduerak daude. Jarduerak urritik maiatz/ekainera bitarte egingo dira, eta besteak beste, zumba, igeriketa, padela, yoga, indoor zikloa edo gimnasia artistikoa bezalako modalitateak biltzen ditu.

Udako trinkoak

Ekainetik irailera bitarte, aste osoko igeriketa eta padel ikastaro trinkoak eskainiko dira, haur eta helduentzat. Jarduerak astelehenetik ostiralera antolatzen dira.

Izen-emate egutegia

  • Izen-emate orokorra (25-26 ikasturtea eta udako trinkoak): maiatzaren 5etik 12ra.

  • Kirol bonua (berritasuna): apirilaren 29an eta 30an. Plazak zozketa bidez esleituko dira.

Informazio guztia, ordutegiak, prezioak eta baldintzak barne, aldizkari osoan dago eskuragarri. Hemen kontsulta daiteke:

Zizur Nagusiko Kirol Programa

Volver arriba