Ayuntamiento de Zizur Mayor

2015eko irailak 23

ZIZUR NAGUSIKO UDALAK SEINALE MOREAK PARATU DITU SEXU ERASOAK SALATZEKO

Dibujo

 “Erakundeetatik lan egin behar dugu bortizkeria mota horiek behin betiko desager daitezen”, azpimarratu du Jon Gondánek

Zizur Nagusiko Udalak seinale moreak paratu ditu herriko sarreretan sexu erasoak salatzeko eta arbuiatzeko. Seinaleetan honako hau irakur daiteke Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen/Zizur Mayor no tolera las agresiones sexistas.

“Auzoko eta bisitarientzat ekimen on eta zirraragarritzat jotzen genuen Zizur Nagusia horrelako erasoak onartzen ez dituen udalerri deklaratzea. Erakundeetatik bortizkeria hori salatzeko esfortzua egin behar dugu, baita lan egin ere bortizkeria mota horiek behin betiko desager daitezen” azpimarratu du Jon Gondán herriko alkateak.

Bere aldetik, Carmen Rubalcaba, Udaleko berdintasunerako zinegotziak aipatu du kartel horien bitartez “populazioa sentiberatu nahi dela, zoritxarrez sexu bortizkeriak bizirik dirauelako”.

Volver arriba