Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko ekainak 28

Zizur Nagusiko Udalak LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur, ekainak 28, ostirala

Ostegun honetako Osoko Bilkuran, ekainaren 27an, Zizur Nagusiko Udalak Adierazpen Instituzionala onartu du, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
ㅤㅤ
Adierazpen horretan, “LGTBIQ+ pertsonen bizitzan berdintasun sozial osoa eta eraginkorra normalizatzeko eta sendotzeko tresnak izango diren politika publikoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten du. Giza Eskubideen gaia da hori, eta ezin da inolako atzerapausorik onartu “. Horrez gain, oinarrizko eskubide eta askatasunen balizko urraketak jazartzeko esku hartzeko beharra ere agerian uzten du, herrian gertatzen den LGTBIQ+fobikoa den edozein jokabide edo jarrera arbuiatuz.
ㅤㅤ
Adierazpen honen bidez, “LGTBIQ+ kolektiboek hamarkadetan zehar egin duten lana baloratu eta eskertu” nahi da. Era berean, “herritarrak animatu ekainaren 28an LGTBIQ+ harrotasuna susta dezaten”.
Volver arriba