Zizur Nagusiko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Nafarroako Futbol Federazioarekin

Zizur Nagusiko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza jasoko du bere futbol zelaien erabilera lagatzeagatik.
Zizur Nagusiko Udalak datozen hamar urteetarako hitzarmena sinatu du gaur goizean Nafarroako Futbol Federazioarekin. Hitzarmen horretan, kirolaren alderdi positiboak zabaltzeko eta jarduera fisikoa hezkuntzaren eta balioen elementu integratzaile gisa sustatzeko ahaleginak bateratzeko konpromisoa hartzen da.
Era berean, NFFren esku utziko dira futbol-zelaiak, lurralde-selekzioen entrenamenduetarako eta partidetarako, betiere Udalak eta Ardoi Futbol Klubak berak okupatzen ez badituzte.
Espazioak erabiltzeko hitzarmen horren ordainetan, Udalak 55.000 euro jasoko ditu Pinar I zelaiko belar artifiziala ordezteko diru-laguntza gisa.
Bertan izan dira Zizur Nagusiko alkate Jon Gondán (Geroa Bai) eta Nafarroako Futbol Federazioko presidente Rafael del Amo, akordioaren sinatzaileak. Haiekin batera, Kirol zinegotzia, José Ángel Sáiz, eta Ardoi Futbol Klubeko presidentea, José Mª Gastón, izan dira El Pinarreko gizarte- eta kirol-gune berrian.


