2024ko otsailak 2
Zizur Nagusiko Udalak hitzarmen berria sinatu du herriko klubekin

Zizur Nagusiko Udalak hitzarmen berri bat sinatu du udalerriko klubekin, aurreko hitzarmena eguneratzeko, ia zaharkituta baitzegoen.
Hitzarmen honen helburu nagusia bi erakundeen arteko lankidetza da, eta oinarrizko bi xedapenek osatzen dute. Alde batetik, kirol-eskolak – hau da, 7 urtetik 17 urtera bitartekoak – dagokion diziplinaz arduratzen den klub bakoitzari esleitzen zaizkio. Bestalde, udal-baliabideak erreztea erabaki da, besteak beste, kirol-instalazioak doan lagata klubek erabil ditzaten.
Hona hemen hitzarmen berria osatuko duten klubek:
Ardoi Futbol Taldea, Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioa, Ardoi Pilota Kluba, Ardoi Eskubaloi Kluba, Ardoi Igeriketa Kluba, Fu Ardoi Kung Kluba, Ardoi Taekwondo Kluba, Ardoi Atletismo Kluba eta Ardoi Judo Kluba.
Udalak udalerrian hitzartutako klubek egiten duten lana nabarmendu eta eskertu nahi izan du; izan ere, 1600 kirolariri baino gehiagori kirola egitea errazten diete, eta hori ere ez litzateke posible izango herriko kirol-elkartegintza handirik gabe.








