Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko irailak 10

Zizur Nagusiko Udalak gogorarazi nahi du aurten ez dagoela fes-tarik herrian, sentsibilizazio kanpaina baten bidez.

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak gogorarazi nahi du aurten ez dagoela festarik herrian, sentsibilizazio kanpaina baten bidez.

  • Ez dauden jaiak ez asmatzeko mezua helarazi du udalak kanpaina bidez gorakada gehiago saihesteko asmoz.
  • Jaiak irailaren 10etik 14ra izango lirateke.
  • Kanpainaren eslogana: “Ez dago jairik Zizur Nagusian, ez itzazu asmatu”.

Zizur Nagusia irailaren 9an – Iaz ere eskatu zitzaien herritarrei jaiak ez ospatzeko. Aurten ere, beste hamabi hilabete itxaron beharko ditugu herriko jaiez gozatzeko. Oraingoaz ez da ekitaldirik izango; izan ere, festarik ez den bitartean, osasun neurriak haustera animatzeko moduko ezer ez dela egon behar uste da eta.

Zizurtarrak portaeraren adibide izan ziren, “Ez festetan” egoerak eskatzen zuen mailan egon ziren, eta aurten berriro erakutsi behar ditugu erantzukizun eta jokabide horiek, osasun egoera zaildu ez dadin.

Ildo horretan, irailaren 10, 11, 12, 13 eta 14ean osasun jarraibideak betetzea eta osasun agintariek hartutako neurri guztiak errespetatzea eskatzen da.

Lehengo urtean bezala, Udalak sentsibilizazio kanpaina bat egin nahi izan du, festarik ez dela izango gogoratuz, norbanakoaren eta taldearen erantzukizunari dei eginez.

Jon Gondán alkatearen adierazpenak:

“Festarik gabeko bigarren urtea da, eta guztiok gozatzeko gogoa dugu, baina ezin dugu bi urte hauetako esfortzu soziala lau egunetan apurtu. Zizurko herritar guztiei aholkuak errespetatzea eskatzen diet egun hauetan, hurrengo 2022ko festak ilusioz itxaron ditzagun.

 

DOC- Zizur Nagusiko Udalak gogorarazi nahi du aurten ez dagoela festarik herrian, sentsibilizazio kanpaina baten bidez.

Zizur Mayor-Zizur Nagusia, 09/09/2021

Volver arriba