Ayuntamiento de Zizur Mayor

2020eko abenduak 10

Zizur Nagusiko Udalak garbiketa zerbitzua handituko du

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak garbiketa zerbitzua handituko du urtarrilean, CESPA-Ferrovial esleipendunarekin duen kontratuaren luzapen guztiak amaitu ondoren, 357.537,84 euroko zenbatekoarekin.

Hirigintza arloan lantzen ari diren agiri berriak 92.000 euro baino gehiagoko gehikuntza aurreikusten du, gero eta biztanle gehiagori erantzuna emateko, eta horretarako Zizur Nagusiko zonalde guztietako garbiketa hobetuko da.

Ales Mimentza Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen zinegotziak azpimarratu duenez, “lizitazio berriarekin denera iristea espero dugu, eta behar handiena antzeman den eremuetan indarra jarriko dugu”.

Udalak aparteko hainbat garbiketa egin ditu udan eta asteburuen ondoren, bereziki bilera sozialak eta botiloiak egin diren guneetan, hala nola skatean, pinudian eta plaza batzuetan. Gizalege falta horren aurrean, Udalak hiri-ingurunearekiko errespetuaz kontzientziatzeko kanpainak egin ditu, eta Zizur Nagusiko ikastetxeetatik eta gazte eta gizarte eremuetatik ere egiten jarraitzea aurreikusten du.

Azaroaren 27an aurkeztu zen 2021erako aurrekontu proiektua, eta datorren astean onartuko da; dagoeneko 450.000 euroko partida aurreikusten du herriko kale-garbiketarako.

Volver arriba