Zizur Nagusiko Udalak eraso matxistei EZ esaten die 2022ko festetarako kanpaina berrian
- Zizur Nagusiko Udalak eraso matxisten aurkako kanpaina aurkeztu du, udalerriko hainbat kolektiborekin batera diseinatu eta garatutakoa.
- Kanpainako kartelak aurkeztu dira, baita erasorik izanez gero jarduteko protokoloak ere.
Zizur Nagusiak irailaren 14tik 18ra egingo diren festetarako eraso matxisten aurkako kanpaina aurkeztu du.
“¡No os vamos a dejar pasar ni una!, Ez dizuegu bakar bat ere onartuko!“ leloarekin erasotzaileen aurka irmoki kokatzen den kanpaina, herriko hainbat kolektiborekin batera landu eta garatu da (Colectivo Mujeres Libres de Zizur, Zizurko Talde Feminista, Marikaroa, Jai Batzordea, Txozna Batzordea eta Zizur Nagusiko Udaletxeko Berdintasun saila) Zizur Nagusiko jaietan, gauean eta aisialdian pertsona guztiek berdintasunez eta segurtasunez gozatzeko aukera izan dezaten helburu izanda. Kanpaina honek 9 kartel eta liburuxka bat ditu. Kartelak hainbat esaldik osatzen dituzte, herritarrak kontzientziatzeko, edozein erasoren aurrean jardun dezaten. Liburuxkan, bestalde, edozein arazo izanez gero, udalerriko bizilagunek izango dituzten baliabideak aurkituko ditugu.
Kanpaina grafikoaz gain, edozein eraso matxistaren aurrean jarduteko protokoloa ere aurkeztu da. Zizur Nagusiko jaietan sostengu puntu batzuk izanen dira, eraso baten aurrean edozein zalantza izanez gero.
Bestalde, Jon Gondán alkateak jarrera horiek baztertu ditu udalerrian, eta jai lasaiak, gozamenezkoak eta istilurik gabeak espero ditu. “Poza da gure herriko jaiak berriro ospatzea pandemia urte hauen ondoren. Argi utzi nahi dugu edozein motatako eraso sexista eta homofoboak kategorikoki baztertzen ditugula eta istilurik gabeko festetan konfiantza dugula.” Gainera, oso argi utzi du jaietan udaltzainek zerbitzu zabala eskainiko dutela herritarren segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko.
Elena Petri berdintasun-zinegotziak honakoa gehitu du: “Erasotzaileengan jarri nahi dugu arreta, eta Zizur Nagusiko bizilagunei haien inplikazioa eskatu nahi diegu indarkeria matxista guztiak prebenitu, ikusarazi eta salatzeko”.
Eta, azkenik, Zizurko eraso matxisten aurkako mahaiko Manuela Rodríguez Ibáñezek nabarmentzen duenez: “Kanpaina hau gure jaiez askatasunean gozatu nahi dugulako sortu dugu, inork emakume izateagatik, LGTBI+ taldeko kide izateagatik, edo garen bezala izategatik, egoteagatik, sentitzeagatik, janzteagatik edo dantzatzeagatik errespeturik gabe tratatu ez gaitzan, iraindu ez gaitzan eta gogaitu ez gaitzan”.
Kanpainaren aurkezpenean parte hartu duten kolektiboak: Zizurko eraso matxisten aurkako mahaia, Erraldoien konpartsa, Zizurko gaiteroak, Ilunabarra txistulariak, Txaranga Delirium, Txaranga Galtzagorri, Zizur Nagusiko Joaldunak, Zirurko Trikitilariak, Txoznas deportivas.