Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko abuztuak 26

Zizur Nagusiko Udalak Asier Martínez eta Josu Arzoz kirolariei harrera egin die eta 2022ko jai hauen txupinazoa botako dute

Foto noticia
  • Harrera ofizialean, alkateak eta udalbatzak parte hartu dute, eta bi kirolarien ahalegina eta dedikazioa baloratu dira.
  • Harrera ofizialaren ondoren, kalera atera dira udaletxe kanpoan zain zegoen  bildutako jendea agurtzera.
  • Jon Gondán alkateak aurtengo jaietako txupinazoa jaurtitzeko prest egongo liratekeen galdetzeko probestu du momentua eta baiezko erantzuna jaso du.

Gaur goizean, Zizur Nagusiko alkateak eta Udalbatzak harrera ofiziala egin diete Asier Martínez eta Josu Arzoz kirolari zizurtarrei.

Harreran, bi kirolariek alkatearekin hitz egin ahal izan dute eta hitz batzuk idatzi dituzte sinaduren liburuan. Udalak Asier Martínez eta Josu Arzoz zoriondu nahi izan ditu Europako txapelketetan lortutako emaitzengatik. Gainera, aukera aprobetxatu dute bien ahalegina eta dedikazioa baloratzeko.

Udaletxetik atera ondoren, kanpoan bilduta ziren eta zain zeuden pertsonak agurtu dituzte. Txalo artean, hitz batzuk eskaini dizkiete harrera egiteko etorri diren guztiei, eta, Zizur Nagusiarentzat maila horretako kirolari batzuk izateak duen harrotasunaren erakusgarri, Jon Gondán alkateak (Geroa Bai), datorren irailaren 14ean, Zizur Nagusiko 2022ko festetako txupinazoa bota nahi ote duten galdetu die.

Josu Arzozek baiezko irmo batekin erantzun du, eta Asier Martinezek, gustatuko litzaiokeela adierazi du, baldin eta dituen kirol-konpromisoek aukera uzten badute.

Volver arriba