Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko irailak 29

Zizur Nagusiko Udalak Alde Zaharrerako eta Ardoirako osasun-zentro berria martxan jarri dela ospatzen du.

Foto noticia
  • Ostiral honetan, irailaren 29an, Zizur Nagusiko Osasun Zentro berria inauguratu da.
  • Zizur Nagusiko Udalak azpiegitura hau ospatzen du, herriko osasungintzaren saturazioa arintzeko helburuarekin.
Jon Gondan (Geroa Bai) alkateak pozik hartu du “Nafarroako Gobernuak bere garaian gure eskaera entzun izana, zentro hau gure udalerriko lehen mailako arretako osasuna arintzera dator eta hori beti da albiste ona. Hurbileko zerbitzu publikoak dira herritarrentzat erabilgarrienak. Hemendik osasun arloko profesional guztiei eskerrak eman nahi dizkiet egindako ahaleginagatik eta Europako osasun maila indartsuenetako bat izateko lan denboraldi bat egokitu zaigulako “.
Gainera, Jon Gondanek nabarmendu nahi du “proiektuaren idazketa Zizurko Udalaren eta Geroa Baiko talde parlamentarioaren arteko lanari esker izan zela, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa baten bidez, Fernando Dominguez kontseilari eta Uxue Barkos Gobernuko presidente zela. Aurreko legealdian obra amaitu da eta legegintzaldi honetan inauguratuko da “.
Volver arriba