Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko abenduak 19

Zizur Nagusiko Udalak 2025erako Udal Aurrekontuak onartu ditu

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalbatzak 2025erako Udal Aurrekontuak onartu ditu, 16.475.800 euro guztira. Kopuru honek % 5 inguruko igoera suposatzen du aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta, Udalak zerbitzuak hobetzeko eta herriko bizilagunen beharrei erantzuteko duen konpromisoa sendotuz.

Diru-sarreren Kapituluak

Diru-sarreren aldetik, finantzaketa-iturri nagusiak honela banatzen dira:

  • Zuzeneko zergak (hala nola lurralde-kontribuzioa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ibilgailuen gaineko Zerga): 4,3 milioi euro.
  • Zeharkako zergak: 700.000 euro.
  • Tasak eta prezio publikoak: ia 3 milioi euro.
  • Transferentzia arruntak: 8 milioi euro inguru.

Gastuen kapituluak

Gastuei dagokienez, aurrekontuak funtsezko zerbitzuak ematea eta inbertsio berriak egitea bermatzera bideratutako banaketa islatzen du:

  • Langile-gastuak: Aurrekontuaren % 40 dira, 6,5 milioi euro baino gehiago.
  • Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: Guztizkoaren % 50 dira, 8,3 milioi euro baino gehiagorekin.

Ikuspegi sozial nabarmena duen aurrekontua

Zizur Nagusiko Udalak gizarte-politikekin duen konpromisoa indartu du hainbat ekimenen bidez, hala nola:

  • Gizarte-zerbitzuaren programak hobetzea.
  • Zentro soziosanitarioa irekitzea. Zentro horrek eguneko zentro bat izango du, puntako zerbitzu gisa.
  • Gazteentzako aholkularitza psikosoziologikoa ezartzea.
  • Gazteen alokairurako laguntzen bigarren deialdia.

2025. urterako inbertsio nabarmenak

Bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea eta jasangarritasuna sustatzea helburu duten inbertsio-proiektu garrantzitsuak aurreikusten ditu aurrekontuak, besteak beste:

  • Ibilgailuentzako karga elektrikoko puntuak instalatzea, MOVES programaren laguntzak izango dituztenak.
  • Alde zaharra berriz urbanizatzea eta erdi-oinezkotzea.
  • Herritarren elkarte eta erakundeei utzitako eraikinak hobetzea.
  • Hiri-gimnasio berri bat eraikitzea Ardoin.
  • Zizurlan coworkingean igogailua jartzea.
  • Ciclo indoorreko bizikleta berriak erostea.

Ekonomia- eta merkataritza-jarduera bultzatzea

Garapen ekonomikoari dagokionez, Zizur Nagusiko Udalak Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plana lantzen jarraituko du, tokiko merkataritza sustatzeko eta udalerriko ekonomia dinamizatzeko.

Kontu hauen bidez, Zizur Nagusiak herritarren ongizatearekin eta udalerri iraunkorrago, inklusiboago eta dinamikoago baten aldeko proiektuak gauzatzearekin duen konpromisoa berresten du.

Aurrekontuak Geroa Bai, EH BIldu eta AS Zizur taldeen aldeko 11 boto jaso ditu, UPN eta PP taldeen kontrako 5 boto eta PSN taldearen abstentzio 1.

Volver arriba