Ayuntamiento de Zizur Mayor

2020eko martxoak 3

Zizur Nagusiko Udala Eroskirekin elkarlanean dihardu Ardoiko supermerkatu berrirako langileen kontrataziorako

Foto noticia

Datorren udaberrian Ardoi auzoan Eroski Center berria irekitzeko proiektuaren barruan, enpresak, Zizur Nagusiko Udalarekin elkarlanean, informazio-jardunaldi bat egingo du datorren martxoaren 12an, goizeko hamarretan, Kultur Etxeko Anfiteatroan.

Saio honen helburua Eroski eta enpleguarekin duen konpromisoa ezagutaraztea eta kooperatiban lan egiteko interesa duten pertsona guztiei arreta eskaintzea da.

Informazio-jardunaldiaren ondoren, banakako elkarrizketak egingo dira, eta hautatutako pertsonek bost asteko prestakuntza-plana egingo dute, kontratatzeko konpromisoarekin. Prestakuntza Plan hori Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak diseinatu du, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du.

Volver arriba