Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko maiatzak 3

Zizur Nagusiko Tokiko Merkataritzaren irudi berria aurkeztu dugu gaur

Foto noticia
Zizur Nagusiko Tokiko Merkataritzaren irudi berria aurkeztu dugu gaur Zizurreko Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritzarekin batera Kultur Etxean egindako gosarian.
 Kanpainaren helburua eta marka-irudia hiru sektoreak elkartzea da, mugimendu komun bat sortzeko, pertenentziari, hurbiltasunari eta pertsonei balioa emateko, azken batean, herriko kaleei bizia emateko.
ㅤㅤ
Irudi freskoa, koloretsua, egungoa, bilatzen da, gazteak bertako saltokietara erakarriko dituena; hein handi batean, Ana Ibáñez de Junna Brandingek egindako irudiaren diseinuari esker. Aimar Leozek zuzendutako eta egindako bideo bat ere editatu da, tokiko merkataritzan gertutasuna, gizatasuna eta erosketaren balio diferentziala islatzeko.
ㅤㅤ
Irudi berriarekin bezala, bideoaren helburua Zizurreko gazteak hurbileko saltokietara hurbiltzea da. Datozen egunetan kanpainari buruzko informazio gehiago ematen jarraituko dugu.
ㅤㅤ
Volver arriba