Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko ekainak 10

Zizur Nagusiko SARASTIGORRI Haur Eskolaren lehen irudiak

Foto noticia

Aho batez onartu da Zizur Nagusian haur-eskola berria eraikitzea.

  • Izen propioa duen haur eskola bat, euskarazko eta gaztelaniazko plazak eta ia 300 m²-ko barruko plaza estalia dituena.
  • Eraikin berria Luis Ibero parkean bertan eraikiko da, oinezkoentzako sarbidearekin eta familientzat pentsatutako guneekin.
  • Etorkizuneko Sarastigorri Haur Eskolak gune moldagarriak, berdeguneak, jangela, erabilera anitzeko gela eta argi naturala eskainiko ditu gela guztietan.

Zizur Nagusiko Udalak astearte honetan ezohiko osoko bilkuran onartu du, talde guztien babesarekin, Ardoi urbanizazioko Luis Ibero parkean kokatuko den Sarastigorri Haur Eskolaren obren lizitazioa.

Zentroak 2026ko irailean irekiko ditu ateak, eta ikasturte horretatik aurrera egongo da martxan. 72 plaza eskainiko ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Lizitazioaren aurrekontua 3.072.355,54 eurokoa da (BEZa kanpo), eta gauzatzeko epea 330 egun naturalekoa da.

Eskola berriak 1.100 metro karratuko azalera hartuko du, eta oinezkoentzako sarbidea parketik bertatik izanen du. Diseinuak kanpoko ataripe zabala eta siletak uzteko gune bat aurreikusten ditu. Eraikinaren bihotza ia 300 m²-ko barne plaza estali bat izango da, zentroko espazio guztiak lotuko dituena.

Gelak adin tarte bakoitzari egokituta egongo dira, eta 70 metro koadro izango dituzte 0-1 urteko eta 1-2 urteko lerroek; eta 140 metro koadro 2-3 urteko gelak. Guztiek pareta mugikorrak izango dituzte espazioa beharren arabera egokitzeko aukera emanez, gainera, bainugela propioa, logela eta biltegia izango dituzte.

Eraikinak langileentzako gune bat ere izango du, bulegoak, bilera gelak, aldagelak eta sukaldea izango dituena, hezkuntza taldearentzat eta familiei arreta emateko helburuarekin. Gainera, ia 50 m²-ko jangela bat eta erabilera anitzeko gela bat egongo dira, pareta mugikorrei esker espazio bakar batean elkartu ahal izango direnak.

Ikasgela bakoitzak sarbide zuzena izango du patio estali eta berdegune batera, aire zabaleko jolasa eta ingurune naturalarekiko lotura bermatuz.

Orbaiceta-Aldaba y Larraz arquitectos estudioa izan da proiektua diseinatu duen estudioa.

Volver arriba