Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko urtarrilak 23

Zizur Nagusiko Pasaportearen sariak banatu dira

Foto noticia

Joan den asteazkenean, 2025eko urtarrilaren 22an, Zizur Nagusiko Pasaporte Kanpainaren sariak banatu ziren, urtarrilaren 10ean egindako zozketaren ondoren. Irabazleak, Argine Unzue Zamarreño, Mendia Morales Obanos eta Toña García Michelena, kanpainara atxikitako 60 establezimenduetan bonuak erabiltzeko aukera izango dute.

Zizur Nagusiko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu pasaporteak osatuz parte hartu duten herritar guztiei eta, jakina, ekimen hau posible egiten duten tokiko saltokiei. Eskerrik asko bertako merkataritza babesteagatik, Zizur bizirik mantentzen duzue!

Volver arriba