Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko otsailak 27

Zizur Nagusiko padel pistetako zoladura berrituko da

Foto noticia

Martxoaren 3an, astelehenean, Zizur Nagusiko kirol-instalazioetako padel pistetako zoladura berritzeko lanak hasiko dira. Aste osoan zehar, pistak itxita egongo dira, eta, beraz, ezingo dira erreserbatu ezta erabili ere, jarduketa amaitu arte.

Hobekuntza honek instalazioen kalitatea eta segurtasuna areagotzea du helburu, eta guztira 29.282 euroko kostua izango du. Zizur Nagusiko Udalak erabiltzaileen ulermena eskertzen du eta barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.

Pistak berriro erabilgarri egongo direnean, informazioa eguneratuko da.

Volver arriba