2023ko urriak 17
Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bi tailer egingo ditu gurasoentzat
Tailerrak hauek izango dira:
“Seme-alabak Interneten erabileran babesteko aplikazioen tailerra” azaroaren 7an eta 14an egingo da, 17:30etik 19:00etara.
“Gurasoentzako tailerra sare sozialei eta mugikorraren erabilerari buruz” azaroaren 21ean eta 28an egingo da 17:30etik 19:00etara.
Bi ikastaroak Zizur Nagusiko Kiroldegian emango dira eta 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako kontziliazio zerbitzua egongo da Ludotekan.
Izena emateko Zizur Nagusiko Gizarte Zerbitzura deitu behar da: 948 18 28 03
Plaza mugatuak daude, izena ematera animatzen zaitugu!