Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko abuztuak 28

Zizur Nagusiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak 2025eko jaietako txupinazoa botako du

Foto noticia

Zizur Nagusiko alkate Jon Gondanek iragarri duenez, herriko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak botako du 2025eko jaiei hasiera emango dien txupinazoa.

Hautaketa horrek aitorpen instituzionala ematen dio merkataritza eta ostalaritza-sareak udalerriarekin egindako lanari, inplikazioari eta konpromisoari.

Gondanek nabarmendu du jaiak “errespetutik, alaitasunetik eta herri sentimendutik” bizi behar direla, eta balio horiek, adierazi duenez, “aurten ospakizuna ofizialki irekiko duen sektorea ere ordezkatzen dute”.

Volver arriba