2021eko abuztuak 30
Zizur Nagusiko langile autonomoei eta negozioei zuzendutako diru-laguntzen deialdia. Zizur Suspertu II. Plana

Diru-laguntza hau Zizur Nagusiko enpresa-, lanbide- edo arte-jarduerak egiten dituzten autonomoei eta negozioei zuzenduta dago, baldin eta Zizur Nagusiko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda badaude, 2020/03/13a baino lehen, eta deialdi hau argitaratzen den unean alta mantentzen badute.
Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 15ean amaituko da.
Informazio gehiago egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/anuncios/convocatoria-de-subvenciones-destinadas-a-personas-autonomas-y-negocios-de-zizur-mayor-zizur-nagusia-afectados-por-el-covid19-plan-reactiva-zizur-ii/