Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko urriak 31

Zizur Nagusiko hiru udal pilotalekutan argiak ordezkatzea.

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak, energia aurrezteko neurrien barruan, hiru udal pilotalekutan luminariak ordezkatzea onartu zuen.

Obra urrian zehar egin da, eta bertan dauden proiektagailuen ordez LED motako lanparak dituzten proiektagailuak jarri dira, lehendik zeudenak baino eraginkorragoak eta errendimendu hobeagokoak. Horrek energia asko aurreztea eta atmosferara CO2 gutxiago isurtzea eragingo du.

Proiektu hau Aldakin, S.L. enpresarekin gauzatu da.

Proiektuak 55.062,85 euroko kostua du guztira, eta Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak finantzatzen du, 55.000,00 euroko dirulaguntzaren bidez.

Volver arriba