Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko apirilak 4

Zizur Nagusiko haurren sareak aurtengo 1. batzarra egin zuen martxoaren 14an

Foto noticia

Ikasturte bakoitzean bi batzar egiten dira, eta SARE osoa egoten da bertan, haurrak eta nerabeak babestearekin lotutako gaiak elkarrekin lantzeko.

Halaber, hilero bilerak egiten dira babesgabetasun-arriskuan dauden egoerak prebenitzeko, antzemateko eta horien jarraipena egiteko.

Azken bi batzarretan, Sarearen beraren funtzionamendua landu da, ikuspegi dialogiko batekin, eta hainbat arlotako 15 profesionalek hartu dute parte: Ikastetxeak, Osasun Zentroa, Gaztetxea, Udaltzaingoa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Taldea (EAIA) eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Haur eta Familia Programa).

Nafarroako Gobernuak profesionalak ikuspegi dialogikoan prestatzearen aldeko apustua egin du, lankidetza-lanean eta entzutean oinarritzen den jarduteko modu berri hori ezartzeko eta zabaltzeko, baterako konponbideak bilatzeko. Prestakuntza horretan Zizur Nagusiko OGZk parte hartu du.

Volver arriba