Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko abuztuak 10

Zizur Nagusiko festetako zapia salgai, udal armarriarekin brodatua

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak festetako zapi ofiziala jarri du salgai, herriko armarria brodatua duena. Prezioa 6 €-koa da, txartelarekin edo eskudirutan ordaindu daiteke, eta udaletxeko bulegoetan eros daiteke stocka agortu arte, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30erako ordutegian.

Udalak herritar guztiak animatzen ditu zapia janztera eta jaietako ekitaldietan parte hartzera, elkarrekin bizitzeko eta herriaren nortasuna indartzeko egun berezi hauetan.

Volver arriba