2025eko otsailak 3
Zizur Nagusiko Eguneko Zentroan plaza eskatzeko epea zabalik

Zizur Nagusiko Udalak Eguneko Zentroko plazak eskatzeko epea ireki du. Interesdunek eskabidea aurkeztu ahal izango dute otsailaren 3tik 14ra, aurrez aurre Gizarte Zerbitzuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Plaza eskatzeko, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Eskaera egiten duen pertsonaren NAN.
- Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera.
- Antzinatasun-data duen errolda-agiria.
- ANADPk aitortutako Mendekotasun Mailaren ebazpena.
- PFEZ azken aitorpena.
- Zarit Testa (borondatezkoa), zaintzailearen gainkarga ebaluatzeko.
Eguneko Zentroak hasieran 15 plaza ditu egun osorako, eta erdi eguneko erregimenean kopurua handitzeko aukera dago.
Zaintzailearen egoera ebaluatzeko Zarit-Caregiver Burden Interview Testa egin nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute Gizarte Zerbitzuetan.
Informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete.