Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko uztailak 29

Zizur Nagusiko alkateak eta Kiroletako eta Jarduera Fisikoko zinegotziak Josu Arzoz eskubaloi jokalariari harrera egin diote

Foto noticia

Zizur Nagusiko alkate Jon Gondanek eta Kirol eta Jarduera Fisikoko zinegotzi Iñaki Ayerrak harrera egin diote gaur goizean Josu Arzoz eskubaloi jokalari zizurtarrari, Europako 20 urtez azpiko txapelketan lortutako garaipenaren harira.

Josu Arzoz (2004-5-7), Helvetia Anaitasuna taldean jokatzen duen eta datorren denboraldian Alacanten arituko den pibotea, Eslovenian junior selekzioak deituta Europako txapeldun izan da.

Garaipen hau Kroaziako iazko Munduko Txapelketari (19 urtez azpikoen kategorian) eta 2022koari (18 urtez azpiko Europako txapeldun) gehitu behar zaie.

Harreran, Arzozek selekzioaren kamiseta bat sinatu du eta Kirol zinegotziari eman dio, Zizur Nagusiko Kirol Instalazioetan ikusgai egon dadin.

Volver arriba