Zizur Nagusian oraindik plaza libreak daude 2025-2026 ikasturteko ikastaro eta jardueretarako

Zizur Nagusiko Udalaren Kultura eta Euskara Sailak jakinarazi du oraindik plazak eskuragarri daudela, urritik hasiko den kurtso berrirako, bai 16 urtetik beherakoentzat zein gorakoentzako eskaintzetan.
16 urtetik beherakoentzat:
STEAM Lab (gazteleraz, 6-10 urte, heldu batekin) – ostegunetan 19:00-20:30
Adierazpen artistikoko tailerra (euskaraz eta gaztelaniaz, 6-9 urte) – euskaraz asteratetan 17:00-18:00 eta gazteleraz asteazkenetan 17:00-18:00
Haurrentzako antzerki tailerra (euskaraz eta gaztelaniaz, 8-11 urte) – euskaraz ostiraletan 18:30-20:00 eta gazteleraz 17:00-18:30
Bertso eskola (euskaraz, 10-15 urte) – ostegunetan 17:00-18:00
16 urtetik gorakoentzako:
Sketchbook erretratua – astearteetan 19:00-21:00
Argazki digital artistikoa (hastapena, ertaina eta aurreratua) – hastapena astelehenetan 18:00-19:30, maila ertaina astearteetan 19:30-21:00 eta aurreratua astelehenetan 19:30-21:00
Sormen idatzizko tailerra – ostegunetan 19:00-21:00
Bertso eskola (euskaraz) – ostegunetan 18:00-19:30
Izena emateko aukera dago Herritarren Arreta bulegoan aurrez aurre edo kultura@zizurnagusia.eus helbidearen bidez. Kuota bat ordaindu daiteke, edo hiru kuotatan banatu (iraila, azaroa, otsaila). Kuoten, egutegien eta programen inguruko informazio osoa Kulturaren webgunean eskuragarri.