Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko uztailak 29

Zizur Nagusian euskarazko Lego-robotika ikastaroa eskainiko da

Foto noticia

Zizur Nagusiko Kultur Etxean euskarazko Lego-robotika ikastaroa izango dugu abuztuaren 17tik 21era, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Doako jarduera goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta parte-hartzaileek robotak LEGOk erabiliz eraikitzen eta programatzen ikasiko dute, taldeko erronken bidez eta modu dibertigarrian.

Ikastaroa Aeiozu elkarteak antolatu du, Zizur Nagusiko Udalaren laguntzarekin, Kultura eta Euskara Arloaren bidez, eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.

Izen-ematea 2026ko abuztuaren 10era arte egongo da zabalik. Interesa dutenek karteleko QR kodearen bidez eman dezakete izena, edo informazioa eskatu 623 28 66 58 WhatsApp zenbakian eta formacion.aeiozu@gmail.com helbidean.

Volver arriba