Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko ekainak 19

Zizur Nagusian bi bizikleta-aparkaleku adimendun instalatzeko proiektua

Zizur Nagusiko Udalak, mugikortasun iraunkorrerako neurrien barruan, mugikortasun eraginkor, orekatu, jasangarri eta irisgarriaren aldeko apustua egingo duen multimodalitatea ezartzea du helburu; hori dela eta, bi bizikleta-aparkaleku adimendun jarriko dira. Hauek dira kokalekuak: lehenengoa, Ardoin, Osasun Zentroaren ondoan, eta bigarrena, urbanizazioan, Kultur Etxearen ondoan.
ㅤㅤ
Proiektuak 130.491,78 €-ko kostua du guztira, eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak finantzatzen du, 80.000,00 €-ko dirulaguntzaren bidez.
Volver arriba